Contribuyentes

Seguidores

Con la tecnologĂ­a de Blogger.
RSS

MADDALEN SARIA

Nahiaren istorioa zaldiekin
Nahia oso pertsona trebea eta ausarta zen zaldiekin. Bere aitak hipikan apuntatu zuen egun batean eta asko poztu zen.
Nahiak oso ondo eramaten zituen klaseak eta ez zuen galtzen ezta bat. Bi urte pasata Nahiak Domarekin eta Saltoarekin hasi zen.
Bere urtebetetzean bere aitak oparitu zion zaldi bat eta Nahiak, Afrodita izena jarri zion.
Afrodita marroi alazan kolorekoa zen, oso ona, noblea eta bihotz onekoa. Ramonek, hipikaren zuzendaria eta Nahiaren irakaslea, hau esan zion egun batean:
-Oso ondo Nahia, lasterketetan parte hartzeko maila duzu!
Nahiari bi aste pasata orrela esan zion Ramonek:
- Nahia, hilabete barru, Salto lasterketa bat dago. Nahiak pentsatu egin zuen. Eta Ramonek galdetu zion:
-Parte hartu nahi al duzu?-Bai, noski baietz. -Ba hasi prestatzen!-Ondo ba, hori egingo dut. Non da lasterketa?-Hemen bertan da.-Ondo, ba...hasiko naiz!-Oso ondo egingo duzu!-bukatu zuen Ramonek.
Urrengo goizean, Nahiak Afrodita prestatu zuen eta pistara atera zen. Bederatzi ordu egon zen prestatzen, lau goizean eta bost arratsaldean eta horrela egunero. Nahia dena ematen ari zen.
Aste bakar bat falta zen lasterketarako, eta Afrodita mina egin zuen hanka batean, salto egiten ari zela. Nahiak ez zekien zer egin eta Ramoni deitu zion. Ramon hipikako albailtariarengana joan zen Afroditarekin, bainan zorte txarra izan zuen, albaitariak, ezin zuela ezer egin esan zion eta hiriko albaitariarengana joan behar zuela,Afrodita sendatu nahi bazuen.
Ramonek dena kontatu zion Nahiari eta honek , triste, hau galdetu zion Ramoni:
-Ramon, eta ez bada sendatzen? Zer egingo dut? Ezin izango dut Salto lasterketan parte hartu!
-Nola ezetz? Beste zaldi batekin parte hartzen baduzu, ez da ezer gertatzen!
-Ez, ezin dut beste zaldi batekin parte hartu! Ez naiz gai!-Negarrez Nahiak.
-Ba, orduan ez dakit zer egingo duzun, zure erabakia da!-bukatu zuen Ramonek.
Nahiak ondo pentsatu zuen eta hirira eramatea erabaki zuen. Bere aitarekin hitz egin zuen eta bere aitak onartzen zion, baietz esan zion eta hirira abiatu ziren. Bi egun pasa ziren eta albaitariak ez zuen lortu ondo sendatzea.
-Nahia, zure zaldia ez da sendatuko. Bi egun gehiago behar ditut..
Eta Nahiak aitari:
-Aita, Afrodira ez bada ondo sendatzen ezin izango du ibili, eta hil daiteke.
-Bale, utziko dugu ondo sendatzen! -esan zuen aitak. Nahia asko poztu zen.
Baina bi egun pasa ziren eta Afrodiita ondo sendatu zen.
Azkenean Nahia justu justu iritsi zen. Nahiak, Afrodita prestatu zuen lasterketarako eta atera zen:
-Eta... orain Nahia Rozas bere Afrodita zaldiarekin !
Nahiak Afroditari esan zion:
-Animo, guk ahal duguegin!
Nahiak bi ostikada eman zizkion eta aurkezleak esan zuen:
-Aupa, aurrera Nahia eta Afrodita! -Nahiak oso ondo egin zuen.
-Eta... hirugarrena Eva da eta bere zaldia Mazapan!.Bigarrena Gala da eta bere zaldia ‘Lluvia’. Eta...lehenengoa...Nahia Rozas da, bere zaldiarekin, Afrodita! Oso ondo Nahia.
Nahia asko poztu zen, eta ez zuen sinisten.
-Afrodita, irabazi dugu! HipicaMiracampos

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

0 comentarios:

Publicar un comentario